URTARRILA
5
Errege Kabalgata. Arratsaldeko zazpiak aldera Errege Magoak iristen dira eta herriko buruzagiek, luzaidarrek eta inguruko herrietako bizilagunek harrera egiten diete.

OTSAILA
Otsaila-Martxoa: Ihauteriak. Herriko haurrek ospatzen dituzte. Etxez etxe joaten dira abesten eta dirua eta jakiak jasotzen dituzte gero bazkaria egiteko.

MARTXOA
Martxoa-apirila: "Bolanteak" Bazko igandean
"Bolanteek" dantza tipikoak dantzatzen dituzte Santiago Plazan eguerdiko 12:00etan eta Arretxe frontoian 17:00etan.
Gauean gaupasa izaten da, herriko gazteek antolatua.

  Erramu Igandea: Meza bitartean erramuak bedeinkatzen dira, Santiago Plazan
APIRILA
25

Pentzeen bedeinkapena: Meza eta pentzeen bedeinkapena Magdalena Baselizan egiten da 11:00etan

 

MAIATZA
4
Orreagako Erromesaldia: Maiatzako lehenengo igandean egiten da; irteera 6:30etan da, elizatik.
10:30ean Ama Birjinaren iturritik prozesioa antolatzen da Orregara joateko
11:00etan meza ospatzen da Kolegiatan
16:30ean bisperak Kolegiatan eta Luzaidera itzulera
EKAINA
Corpus Christi ondoko igandea.
Igande horretako mezan herriko karrika nagusitik prozesia egiten da; horretarako karrika ongi apaintzen dute, abarrez, belarrez eta loreez, lehioetatik oihal dotoreak zintzilikatzen dituzte eta zenbait etxeetan aldareak jartzen dituzte.
UZTAILA
25
Herriko bestak
Santiagoren omenez ospatzen dira, herriko patroia baita; lau egunetan dira eta heldu zein haurrentzako jarduera aunitz antolatzen dira.
ABUZTUA
Nafarroako Gobernuko Turismo Departamenduak antolatzen duen KULTUR programaren zenbait ekitaldi egiten dira.
IRAILA
27
Iraileko azken larunbatean "Gainekoletako Ziriko Besta" ospatzen da.
21:30ak aldera Afaria egiten da: haragia, babarrun zuriak, gazta eta euskal pastela. Ondoren dantzaldia goizalderarte.
Besta hau herriko gazteek antolatzen dute.
URRIA
Urria-azaroa: Uso Besta.
Ez du data finkorik. Afaria egiten da herriko jatetxe batean eta plater nagusia usoa saltsan izaten da. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik norberak bere usoa jatetxe horretara ematea.
AZAROA
 
 
ABENDUA
24
Olentzero
Arratsaldean haurrentzako zenbait jarduera antolatzen dira eskolan: ipuin kontalariak, merienda, etab.
20:00ak aldea Olentzerori harrera egiten zaio eta honek gaztainak eta gozokiak banatzen dizkie haurrei eskolako aterpean.
Dantzak, festak, erromeriak,... Luzaidek jarduera anitz eskaintzen dizkizu lur honetako benetako zaporea dasta dezazun
2004. URTEA