|
|
|||
| Luzaideko auzoak |
Sakatu izenen gainean |
|||
|
||||
Herriko erdiguneko etxeak errepidearen bi aldetan daude eta
inguruan auzo hauek banatzen dira:
- AZOLETA
- BIXKAR
- ELIZALDEA
- GAINDOLA
- GAINEKOLETA
- PEKOTXETA
- VENTAS
/ PERTOLE
AZOLETA: auzo honetan abelzaintza da bizimodu
ia bakarra; "Aitzurreko zoko"-ko
etxeak eta Leztakoak auzo honetakoak dira.
BIXKAR: herriko auzorik berriena da, etxebizitza
gehienak azkeneko 50 urtetan eraiki baitira. Auzoaren izena, BIXKAR, herriko
erdigunetik hurbil dagoen bixkar batean egoteagatik datorkio.
ELIZALDEA: herriko erdigunean dago eta hemen
daude zerbitzu administratiboak. Izenak dioen bezala etxeak elizaren inguruan
eraiki ziren, horrela agindu baitzuen Kontseilu Goreneko Auzitegiak 1646.ean.
Herriko sorburua da eta Donejakue Bidearen eragina nabaria da, etxeak bide
nagusiaren bi aldeetan eraiki baitira.


GAINDOLA: : auzo honetako bizilagun gehienak nekazariak dira.
Toponimo honi "Goiko burdinola" esanahia ezarri zaio, baina antzinako
dokumentuetan GARINDOLA bezala agertzen da, hau da, Galindoren etxolak edo
burdinola.
PEKOTXETA EDO "PERTOLE": toponimoaren
esanahiak haren kokapenean laguntzen gaitu: "peko etxeak", auzo
honetako erdigunea herriko altuerarik bajuenean baitago.
Auzo honek bi gune ditu:
• alde batetik baserriak, errepide nagusitik urrunen
dagoen eremuan barreiatuak, horien bizilagunak abelzainak dira nagusiki
• dendak, N-135 ondoan eraikiak, mugan oso tipikoa
den merkataritzara dedikatuak.
GAINEKOLETA: abeltzaintza da auzo honetako
biztanleen bizimodua eta etxe batean gazta eskuz egiten dute oraindik.
Toponimo honen esanahia, "gaineko ola", eremu honetan burdinola
bat izan zen. Auzo honetako antzineko izena Anxola edo Ansola izan zen, XVIII.
mende bukaerako dokumentuen arabera.

Errolanen harria, Bentan.