Ugaztunak
Inguru hauetan dauden animaliak hauek dira, besteak beste: azeria,
erbia, basa-katua eta basurdea.
Horietaz gain orkatza eta oreina ere
aurkitu daitezke.
Hegaztiak
Larrazkenean hegazti migratzaileen igarobiderik garrantzizkoenetako
bat da Luzaidekoa; aipagarrienak usoa eta birigarroa
(honi Luzaiden malviz deitzen diote) dira.
Ibañetako gainean hegaztien behatokia dago, hegazti gehien
pasatzen diren denboraldietan zabalik egoten da. GURELUR
elkartekoa da.
Aipatzekoa da desagertzeko zorian dagoen ugatza;
hemen badu babes bereziko eremua.
Beste espezie batzuk
Fauna oso aberatsa da eta aipagarriak dira amuarraina,
Luzaide ibaian oparoa, eta baso-igel gorria, arrubioa
edo aspis sugegorria.
|