ZERRI HILTZEA EDO "MATATXERRI"
Abendua eta urtarrilean Luzaideko baserri gehienetan zerria hiltzen dute.

EZKONTZAK ETA "POTTA KURRI"
Ezkontzek bi egun irauten zuten eta, aunitzetan, ezkontide baten etxean egiten ziren.
Bazkaria bukatzean eta postreak jan ondoren "potta kurri" egiten zuten, konbidatu batek hitz horiek esatean bere ondoan zegoenari musua ematen zion eta honek ondorengoari…

"URRIAMAU"
Etxe bat eraikitzen zenean eta teilatua egin ondoren, teilatuaren gainaldean abar berde bat jartzen zen eta etxeko jabeak eta obran aritu ziren guztiek bazkaria ospatzen zuten.

LABORANTZAREKIN ZERIKUSIA DUTEN LANAK
Artoxuritze: artaburuak biltzea
Iratzeketa: iratzea menditik ekartzea
Ardimoxtea: ardiak moxtea
Egurketa: Egurra menditik etxera ekartzea

Argazkia: José Ignacio Moreno