Baziren folklore satirikoaren hiru agerpide, gaur egun desagertu direnak:

• Galarrotsak: mutilen bi koadrila gauez izaten zuten hartu-emanari deitzen zitzaion eta horren bidez amodiozko zenbati harreman salatzen zituzten.

Hosto-bidea: ustez lizuna zen harreman batean inplikatuak zeudenen etxeen artean bide bat egiten zuten arto, belar eta aza edo bestelako barazkien hostoez.

Karroxak: antzerki emanaldiak dira eta izen hau Luzaiden bakarrik erabiltzen zen. Emanaldi horietan epaiketa bat antzezten zen, oholtza baten gainean eta aterperik gabe.