Eliza


Santiago Apostulua
Konbentzio gerran suntsitua izan zen eta 1.799 eta 1.802. urteen artean berriro eraiki zuten. 1.859.ean klaustroa eta dorrea berritu zituzten.
Nabea hiru zatitan banatzen da eta elizburua pentagonala da.

Baselizak

Sta. Magdalena
Landa eraikina, 1.976.ean berreraikia. Nabarmentzekoa da haren sinpletasuna eta baita kubo forma duen aldarea; aldareak lauburu bat dauka aurrealdean.

Ibañetako San Salvador
Jakina da baseliza hau 1.071.ean bazegoela. "Errolanen Kantan" aipatzen da haren izena. Baseliza honen ezkilak erromesak gidatzen zituen lainoa zegoen egunetan. 1.884.ean aurri-egoeran zegoen eta 1.965.ean gaurko baseliza modernoa eraiki zuten.

  Santiago Apostulua     Sta. Magdalena   Ibañetako San Salvador, XIX. mendean eta orain