Enrique Zubiri (Manezaundi,1868-1943)

Euskal pintore eta idazlea. Luzaiden bere bi margo daude, bata "Luzaide" izenekoa, udaletxeko bilkura aretoan, eta bestea San Juan Bautistaren erretratua, gorputz osokoa.
Juan Cruz Arrosagaray (Euskaldun Fidel,1905

Bertsolari luzaidarra, Bordel etxekoa, Californiara emigratu zuen 1935.ean. Bere bertsoak "Principe de Viana" aldizkarian eta Baionako "Herria" astekarian argitaratu ziren.
Juan Echamendi (Bordel, 1792–1879)

Bertsolari honen lan asko gorde dira, adibidez "Karlisten kantak". "Donostian" izeneko lanean San Luiseko Ehun Mila Semeek hiria inguratu zutenean izan zituen abenturak kontatzen ditu.

Basilio Echeverria (1879-1954)

Luzaideko azken koplaria izan zen. Haren bertso eta koplek herriko gertakizun eta bizilagunei buruz hitzegiten zuten.
Jose Mª Iraburu ( Luzaideko Jose Mª,1899-1939)

Abokatu eta idazlea. Jaiotzez Iruñekoa eta luzaidarra bihotzez.
Haren estiloa gozoa eta umoretsua da eta kondairek oinarri folklorikoa
Pierre Narbaitz (P. Arradoy, Ttunttun,1910-1984)

Idazle, pentsalari eta historialaria. Azkaraten sortua, baina azkeneko urteak Luzaiden eman zituen eta horregatik luzaidartzat hartzen dute herrian.