Argazkiak: José Ignacio Moreno

USATEGIAK ETA EHIZA:Pirinioetako ibarretan ehiza oso errotua dago, bai ehiza larria (oreinak, orkatz eta basurdeak batez ere) zein ehiza txikia (eperrak eta usoak batez ere).

Luzaide "uso-pasa" eremuan dago eta horregatik usoen ehiza garrantzizkoa da. Bizilagunen artean usoen ehiza oso errotua dago eta Nafarroako toki askotako ehiztariek Luzaideko usategien enkantean parte hartzen dute. Garrantzi hori uso aunitz eta kalitate onekoak pasatzen direlako da (eskualde hau Europako hegazti migratzaileen pasabiderik garrantzitsuenetakoa da) eta baita Udalaren diru-iturririk inportanteena delako ere.