| LAMINA BAT
Etxe batean txamineitik laminak jausten ziren
iruten ari zen-emazteki batengana, hau erranez:
- Urin-prox, urin prox. (Artoorez ta urinez nahasturiko zerbait
omenda urin-aprox hau).
Arrats guziez ala jausten ziren. Egun batez bere senarrari etxeko
andreak erran zakon:
- Laminek etxeko urin guziak jaten ari dazkiate.
- Ago- erran zakon senarrak-, ago: niau jarriko nun gaur iruten.
Arranjatuko dinat bai nik lamina hori.
Eta emazteain erropak jauntziz iruten jarri zen. Beti bezala
arrats hartan ere lamina txamineitik beiti jautsi zen eta iruleak
beste arratsetan bezala iruten etzuela ohartuz, erran zakon:
- Bertze arratsetan, firrin-firrin, ari izaten hintzan; gaur,
farran-farran, ari hiz.
- Barda lihua ninan, gaur istupa.
- Hik zer dun izena?
- Nik niaun buru.
- Niaun buru, niaun buru: beha zan. Urin-prox, urin-prox.
Zartain urina ezarri ziin berotzen iruleak eta irakiten ari
zelarik begitartera aurtiki zakon laminari. Marraskaz igan zen
lamina orduan txamineiari goiti. Gero lagunak atera zitzazkon,
hau erranez:
- Nork zer ein daun?
- Ni niaun buruk.
- Arren, nork zer hoben du?
Eta geroztik etxe hartara laminak etziran gehiago itzuli.
|