katalabrox
OILO BARRUBETEA
Etxeko oiloa, aratxeren haragi xehetuaz eta bestelako osagaiz betea. Barrubetea prestatzen da eta oiloaren barnean sartu.
TRIPA SALDA
Gaurregun plater hau ia desagertu da luzaidarren mahaietatik, hala ere zenbait etxetan oraindik ere prestatzen jarraitzen dute.
Beharrezkoa da urin aunitz duen ardi bat.

KATALABROTX
(goiko argazkian) Bizkotxo ezin hobea, kono formakoa. Beheko suaren txingarretan egiten zen, mantso-mantso, eta geruzak eransten zitzaizkion, kono forma eman arte. Egun berezietan egiten zen, gaurregun ez da prestatzen.
MARRAKUKU
Marrakukuaren osagairik garrantzizkoena taloa da (arto-hirinez egindako opila, gatz pixka batekin). Opilaren gainean gazta jarri eta borobildu.