Erromesaren monumentua

Jorge Oteiza eskultorearena, herriaren erdigunean dago. "Europako Bideko" erromesen ohorean egindako estatuak Santiagora doazen erromes guztien oroigarri izan nahi du.
Bordel bertsolariaren
Monumentua


Luzaideko bertsolaria izan zen Juan Echamendiren, Bordel, bustoa. Herriko ikastetxetik oso hurbil dago. Cesareo Soulek egin zuen. 1985.ean Bordeli egin zitzaion omenaldian inauguratu zen.
Disko-formako hilarria

Ez dago argi nondik datorren. Orreagako gatazkaren oroimenez egindako monumentuaren zati bat izan daiteke.
Baditu arabierazko inskripzioak.
Hilarriak

Herriko kanposantuan zenbait hilarri daude eta horietan herriko etxe eta familia zenbaiten izenak inskribatuak daude.