Irauzketa

Luzaiden eraiki zen lehenengo etxea (1.100. urtearen inguruan). Haren menpe zegoen Erromesen Hospitala, sorburuan Irauzketako San Juan Eliz-Hospitala zena. Gaurregun elizaren aurrrean dago.
Erreklusa

Luzaidetik hiru kilometrora dagoen baserria, Ibañetako bidean. Herriko antzinenetakoa da; XIII. mendetik aurrera baserri honi buruzko dokumentu aunitzetan aipatzen da ermitaria zeukan aterpea zela eta baita gaurko Gainekoleta auzoko sorburua izan zitekeela ere.

Ezkila

Gaurko Nabarlaz etxea erromesen aterpetxea izan zen 1.259. urtetik aitzina eta Orreagaren menpe zegoen. "Ezkila" deitzearen arrazoia izan daiteke erromesak gidatzeko ezkila bat zeukala. Inguruan burdin-ola bat zegoen.