FAZERIAK
Muga inguruko bazkak aprobetxatzeko herri batzuren artean sinatutako hitzarmena dira fazeriak. Luzaiden bazeuden nazioarteko bi fazeria: Luzaide-Banka-Lasa eta Luzaide-Ondarrola-Arnegi.

AUZOLANA
Auzo bakoitzeko bizilagunen artean egiten zuten lana zen, auzoa txukuna mantentzeko. Batez ere bideak eta errepideak garbitu eta txukuntzea izaten zen.

HERRI APROBETXAMENDUAK
Luzaideko abeltzainek eskubidea dute bazkak, iratzadiak eta mendia aprobetxatzeko, eta, horretarako, urtero tasa bat ordaintzen dute.

EGUR LOTEA
Luzaideko etxe bakoitzak egur-lote bat edukitzeko eskubidea du.