El idioma natural de Luzaide-Valcarlos es el Euskara.
De hecho, en el primer tercio del S. XIX aparece
incluida, a efectos de predicación, en una lista de localidades
cerradamente vascoparlantes.
L.L.
Bonaparte clasificó el euskera de Luzaide-Valcarlos
como dialecto Bajo navarro occidental y dentro del mismo, en el
subdialecto baigorriano y variedad de Baigorri.
Actualmente se clasifica como Bajo navarro de Garazi.
LAMINA
BAT
Etxe
batean txamineitik laminak jausten ziren iruten ari zen-emazteki
batengana, hau erranez:
- Urin-prox, urin prox. (Artoorez ta urinez nahasturiko zerbait
omenda urin-aprox hau).
Arrats guziez ala jausten ziren. Egun batez bere senarrari etxeko
andreak erran zakon:
- Laminek etxeko urin guziak jaten ari dazkiate.
- Ago- erran zakon senarrak-, ago: niau jarriko nun gaur iruten.
Arranjatuko dinat bai nik lamina hori.
Eta emazteain erropak jauntziz iruten jarri zen. Beti bezala arrats
hartan ere lamina txamineitik beiti jautsi zen eta iruleak beste
arratsetan bezala iruten etzuela ohartuz, erran zakon:
- Bertze arratsetan, firrin-firrin, ari izaten hintzan; gaur, farran-farran,
ari hiz.
- Barda lihua ninan, gaur istupa.
- Hik zer dun izena?
- Nik niaun buru.
- Niaun buru, niaun buru: beha zan. Urin-prox, urin-prox.
Zartain urina ezarri ziin berotzen iruleak eta irakiten ari zelarik
begitartera aurtiki zakon laminari. Marraskaz igan zen lamina orduan
txamineiari goiti. Gero lagunak atera zitzazkon, hau erranez:
- Nork zer ein daun?
- Ni niaun buruk.
- Arren, nork zer hoben du?
Eta geroztik etxe hartara laminak etziran gehiago itzuli.